LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA
IGMEZL LEGE-INFORMAZIOA
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean (aurrerantzean IGMEZL) xedatzen diren betebeharrei jarraikiz, MUSIKA FAKTORIA-k adierazten du www.musikafaktoria.eus domeinua IFK: B-75.045.609 eta helbidea, Ibai-ondo 6, 20.271 Iruran -Gipuzkoan duen MUSIKA FAKTORIA-rena dela.
MUSIKA FAKTORIAK ez du bere gain hartzen bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzukizunik.
Legeak ezarritako mugekin, MUSIKA FAKTORIA-k ez du bere gain hartuko Interneteko bere orrietan jasotzen diren datuen edo informazioen egiazkotasunik, osotasunik, gaurkotasunik eta zehaztasunik ezaren ondoriozko erantzukizunik. MUSIKA FAKTORIAren Interneteko orrietako edukia eta informazioa euren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, edukiek eta informazioak ez dute aipatutako elkartea lotzen, eta ez dira berez inolako iritzi edo legezko aholkurik; informatzeko eta zabalkunderako zerbitzua baino da.
MUSIKA FAKTORIA-ren Interneteko orriek beste gune batzuetarako estekak eduki ditzakete. Beraz, hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatiko erantzukizunik ezin du bere gain hartu. Webgune honetan dauden testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako eduki guztiak MUSIKA FAKTORIA-renak edo haren lizentziadunenak dira. Edozein transmisio, banaketa, lagapen, erreprodukzio, biltegiratze edo komunikazio publikoko ekintzak, osorik nahiz zati batean izan, MUSIKA FAKTORIA-ren esanbidezko adostasuna behar du.
DATU PERTSONALEN BABESA
Datu pertsonalak babesteko araudia dela bide, jakinarazi nahi dizugu ohar honetan ager daitezkeen zure datuak “Kontaktuak” izeneko eta MUSIKA FAKTORIA-ren (IFK B-75.045.609 eta Enpresen Erregistroan inskribatua) ardurapeko fitxategiari atxiki zaizkiola.
Tratamendu horren xedea agendetako nahiz posta elektronikoko kontaktuen kontrola eta kudeaketa dira, haien eskaerei arreta egiteko. Datu horiek ez dizkiogu beste inori emango, eta hartu ziren xedea betetzeko ezinbesteko edo legezko diren bitartean gordeko ditugu.
Aipatutako legerian xedatzen denari jarraikiz, emandako onespena ezetsi ahal izango duzu, bai eta datuak atzitzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko eta datuen eramangarritsunerako eskubideak erabili ere. Eskubide horiek erabiltzeko Ibai-ondo 6, 20.271 Irura helbidera joan behar da, edo bestela, mezu elektroniko bat bidali beharko da honako helbide honetara: info@musikafaktoria.eus
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webgune hau MUSIKA FAKTORIA-rena da. Webgune honen, bertako orrien, pantailen, bertako informazioaren, itxuraren eta diseinuaren eta bertatik MUSIKA FAKTORIA-ren sozietate atxiki eta/edo haren mendekoen edozein webguneetara lotutako esteken jabetza intelektualeko eskubideak, eta ustiaketa eta erreprodukzio eskubideak MUSIKA FAKTORIArenak dira, baldin eta espresuki beste zerbait adierazten ez bada.
Webgune honetan agertzen edo eskaintzen den edozein izendapen, diseinu eta/edo logotipo, produktu edo zerbitzu MUSIKA FAKTORIA enpresak, berari atxikitako edo/eta bere mendeko sozietateek edo hirugarrenek behar bezala erregistraturiko markak dira.
Marka horiek bere legezko titularrak ez diren beste pertsona batzuek behar ez bezala eta esanbidezko adostasunik gabe erabiltzea salaketa baten xede izan daiteke, eta Espainiako eta/edo erkidegoko ordenamendu juridikoan dauden legezko bitarteko guztiak erabiliz jazarri ahal izango da.
Hirugarrenen jabetza eta marka eskubideak behar bezala azpimarratuta daude, eta gune honetan sartzen den orok errespetatu behar ditu, eta ez da MUSIKA FAKTORIA-ren erantzukizuna izango ERABILTZAILEAk egin dezakeen erabilera, erabiltzailearena berarena izango baita erantzukizun guztia.
Erabilera pertsonal eta pribaturako soilik kopia edo inprima daitezke webgune honetako edukiak. Debekatuta dago webgune honetako informazioa, edukia edo oharrak erreproduzitzea, transmititzea, aldaraztea edo ezabatzea MUSIKA FAKTORIA-ren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe.
MUSIKA FAKTORIA-k ez die erabiltzaileei transferitzen bere softwarearen jabetza. Erabiltzailea softwarea grabatzen den euskarriaren jabea da. MUSIKA FAKTORIA-renak dira jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak, softwarea barne. Erabiltzaileak softwarea webgune honetatik bere terminalera transferitzen badu, ezin izango du aztertzeko disekzionatu ez deskonpilatu, ez eta jatorrizko bertsioaren kodea edo haren lengoaia beste kode edo lengoaia batera itzuli ere.
APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Honako baldintza orokor hauek Espainiako legeriak artezten ditu, eta haien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Espainiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute. ERABILTZAILEAK, lege-ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, espresuki uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.


